Hezurtokiko tasak jaso dituzte hilerriari dagokion ordenantzan

Anboto 2006ko urr. 29a, 23:13

Aurtengo urtean zehar hazurtoki berriak egin dituzte hilerrian. Hori dela-eta, azken udalbatzarrean, zerbitzu horren tasak jaso zituzten ordenantzan.

Aurtengo urtean zehar hazurtoki berriak egin dituzte hilerrian. Hori dela-eta, azken udalbatzarrean, zerbitzu horren tasak jaso zituzten ordenantzan.

Hezurtokien kontzesiorako tasa bi ezarri dituzte. Hezurtokien jabe diren herriko bizilagunek 189,56 euroko tasa ordainduko dute. Hezurtokien jabe izan eta herrian jaio arren kanpoan bizi diren lagunek ordaindu beharrekoa, berriz, 252,75 euro da.

Bestalde, gorpuak ehorzteko tarifak honakoak izango dira: ehorzketak panteoian direnean 72,12 euro; horma-hilobietan direnean, 48,08 euro; hezurtokietan direnean 40 euro. Gorpuak hobitik ateratzeko tarifak hauek dira: 0-2 urte artean eginez gero, 90,27 euro; 2-5 urte artean 66,19; 5 urte baino geroago bada 54,09 euro. Hezurtokien kasuan tarifa 25 eurokoa da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!