Domu Santu egunez, hildakoak hartu dituzte gogoan hilerrietan

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:44

Durangaldeko hilerrietako panteoi eta hilobiak urtean zehar ohi ez besteko lorez hornituta izan dira, Domu Santu egunez. Izan ere, askorentzat egun esanguratsua da hori. eguena, berriz, Arimen Eguna izan dugu. Eguraldiak ez du askorik lagundu izan, hala ere, txukun-txukun izan dira eskualdeko kanposantuak egun horri begira, gerturatutakoen zain.

doomusantu.jpg Durangaldeko hilerrietako panteoi eta hilobiak urtean zehar ohi ez besteko lorez hornituta izan dira, Domu Santu egunez. Izan ere, askorentzat egun esanguratsua da hori. eguena, berriz, Arimen Eguna izan dugu. Eguraldiak ez du askorik lagundu izan, hala ere, txukun-txukun izan dira eskualdeko kanposantuak egun horri begira, gerturatutakoen zain.Azaroaren 1ean, santu guztien egunean, ohi den moduan, asko izan ziren hilak gogoan hilerrira bisita egin zutenek, Domu Santu eguna muntai legez ikusten dutena ere badiren arren.

Ohiturari jarraituz, hilobietan lore-sortak utzi eta hildako senitartekoei eta lagunei omenaldi xumea egiteko eguna izaten da Domu Santu; errezatzeko eguna. Hala ere, hildakoa gogoratzera joateko aurretiko egunak gurago dituztenak ere badira, Domu Santuk batu ohi duen jendetzarekin bat ez egiteko. Aurreko egun horrek izaten dira, gainera, hilobi eta panteoiak garbitu eta txukun jartzeko erabiltzen direnak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!