Berrizko EAJk ohar bidez azaldu duenez, Beñat Aguado Martinez izango da 2027ko udal hauteskundeetako zerrendaburua. "Aho batez hartu dugu erabakia, gertuko hautagaitza baten aldeko apustu garbia egin dugu, begirada gazte eta konprometituagaz", azaldu dute.
Aguadok "emandako konfiantza" eskertu nahi izan du. "Ilusioz, arduraz eta Berrizen alde lanean jarraitzeko gogoz nago. Lehentasun nagusietako bat berriztar gazteei etxebizitza eskuratzeko aukera erraztea izango da", esan du.
Egun Aguado udaleko antolaketa batzordeko buru da, Ogasun arloaz arduratuz, besteak beste.