71 urteko gizonezko bat zauritu da Berrizen, traktorea irauli ostean

Anboto 2025ko ira. 10a, 12:23

Argazkia: @bomberosbizkaia

10:30ean gertatu da istripua, Berrizko Sarria auzoan. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroan. 

71 urteko baserritar batek istripua izan du gaur goizean Berrizko Sarria auzoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, landa malkartsu batean gizonezkoa gidatzen zebilen traktorea irauli egin da, eta Ertzaintzaren helikopteroagaz erreskatatu behar izan dute. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!