Kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute AP-8an, Berrizen

Anboto 2025ko mai. 27a, 19:08

Errei bat itxita dago Donostiarako norabidean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua gertatu da AP-8an, Berrizen. Furgoneta batek eta kamioi batek elkar jo dute. Ondorioz, erraietako bat itxita dago Donostiarako norabidean. Trafiko pilaketarik ez dagoen arren, istripuaren bueltan ibilgailu-dentsitate handia dagoela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Larrialdi zerbitzuak pertsona bat dabiltza artatzen, ezbeharraren lekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!