2025/05/03 08:30
16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako pintura lehiaketa. Lanak aire librean egin beharko dira, eta autoreek behar dituzten tresna guztiak eraman beharko dituzte. Euskarriak bertan egunean zigilatuko dira 08:30etik, 09:30era, Kultur Etxean. Irabazleak 700 euroko saria lortuko du; bigarrenak 600 eurokoa, eta hirugarrenak 500 eurokoa. Lehenengo sailkatutako berriztarrak 400 euroko saria irabaziko du. (Oinarriak: www.berriz.eus)