Euskararen kale erabilerak 5 puntuko igoera izan du Berrizen

Anboto 2024ko abenduaren 6a

Berriz

Euskararen Astea ospatzeagaz batera, Soziolinguistika Klusterra euskara biziberritzeko ikerguneak Berrizen egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte.

 Horien arabera, kaleko elkarrizketen herenak euskaraz dira, eta, 2009ko datuekin alderatuta, euskararen kale erabilerak 5 puntuko igoera (%33,1) izan du Berrizen; 2001ean, kaleko elkarrizketen %22,9 ziren euskaraz. Profilari dagokionez, euskara gehien erabiltzen dutenak heldu gazteak (%42,5) eta haurrak (%35,8) dira; ikerketa beraren arabera, gizonek baino emakume gehiagok erabiltzen dute euskara kalean. Klusterrak maiatzean eta ekainean egin zituen ikerketako neurraldiak. Emaitzak www.soziolinguistika.eus atarian ikusi daitezke oso-osorik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!