Auto gidari bat zauritu da Berriztik Miotara bidean izandako istripuan

Anboto 2024ko abu. 15a, 14:06

Ibilgailuak errepidetik irten du eta iraulita gelditu da. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:45ak aldera istripua gertatu da Berrizen, BI-3321 errepidean, Miotarako norabidean. Auto batek errepidetik irten du eta ibilgailua iraulita gelditu da. Larrialdi zerbitzuak bertara joan dira gidaria artatzera. Segurtasun iturriek esan dutenez, gidaria zauritura dago eta suhiltzaileen laguntza eskatu dute ibilgailutik ateratzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!