Palestinaren aldeko mosaikoa egingo dute Berrizen

Anboto 2024ko uzt. 9a, 09:03

Berrizko Gernika-Palestina ekimenetik mosaiko bat egiteko deialdia egin dute eguenerako, hilak 11. 18:00etan batuko dira, Olakueta plazan. 216 lagun behar dituzte mosaikoa egiteko, deialdian zabaldu dutenaren arabera. 

Euskal Herrian zein Durangaldean Palestinaren aldeko hainbat ekimen egin dira azken asteetan. Elkarretaratzeak, mural margoketak, berbaldiak edota performance-ak egin dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!