[ARGAZKI GALERIA] Donien Atxa jasota jai giroan murgilduta daude Berrizen

Anboto 2024ko eka. 29a, 14:29

San Pedro eta Santa Isabel jaiak hasi dituzte Berrizen. Iremiñe dantza taldeak pregoia eta txupina jaurti ondoren, Donien Atxa igo zuten atzo iluntzen. Jarraian, Dantzari Dantzaren azken entsegua eskaini zuten herriko dantzariek. Argazkiak Lucia Meruelorenak dira.

San Pedro eguna, jai egun handia dute Berrizen gaur. Atzo, jaiei merezitako ondoetorria eman ondoren, berriztarrek ekitaldiz jositako asteburu dute aurretik. 

Paella txapelketa, herri bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste, gaurko. Jaietako egitarauaren lotura hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!