EH Bilduko alkate eta zinegotziek agerraldia egin dute aste honetan Osakidetzaren "gainbeherak" Durangaldean duen eragina salatzeko, eta hiru neurri betetzea eskatzeko. "Osakidetzari eskatzen diogu, herrietako Osasun Zentroetako zerbitzu guztiak mantentzea, lehen mailako arretan murrizketekin bukatzea eta profesional gabeziarekin bukatzeko planifikazioa egitea", azaldu du Naiara Bildosola Abadiñoko alkate ordeak. Koalizio subiranistako kideen berbetan, Durangaldeko egoera "atsekabez eta arduraz" ikusten dute. "Berrizen mediku bakarra dago, berez hiru egon behar diren arren, eta honek eragin zuzena du garaitarrentzako ere; Abadiñon, bestaldde, azarotik pediatria zerbitzurik barik daudelako protestan daude, eta Zaldibarren hainbat astez mediku bakarragaz egon dira", nabarmendu du Josu Albizuri Berrizko zinegotziak. Bestalde, bajak edo oporrak daudenean ere arretan eragiten duela salatu dute. "Zornotzan larrieldietarako medikurik barik egon dira, eta Durangoko eta Usasonolo ospitalera bideratu dituzte larrialdiak".
Albizuren berbetan, hainbat mozio aurkeztu dituzte hileotan udaletxeetan, eta Osakidetzako ordezkariekin ere batu dira. "Beti erantzun berdina jaso dugu: profesional gabezia dagoela eta ezin dutela ezer egin", nabarmendu du.
Udan, "okerrago"
Bildosolak, udan "herri txikietako egoerak" egoerak okerrera egiten duela salatu du. Mañarian eta Izurtzan, esaterako, uztailaren 26tik abuztua amaitu arte osasun zentroa bi egunetan baino ez dutela zabalduko azaldu zuen.