Berrizko Udal Kontseiluaren batzarra, bihar

Aritz Maldonado 2024ko eka. 24a, 09:30

Nagusien Etxean izango da batzarra.

Besteak beste, elkartasun jardunaldien balorazioa egingo dute; 18:30ean izango da batzarra, Nagusien Etxean.

Berrizko Udal Kontseiluak beste batzar bat egingo du ekainaren 25ean. Nagusien Etxean izango da, 18:30ean. Besteak beste, elkartasun jaialdiaren balorazioa egin eta urte amaierara arteko plangintza jorratuko dute. Udal Kontseiluan norbanakoak eta herriko elkarteak batzen dira, gizarte arloko errelitateari buruz eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko. Gaur egun egonkortuta dagoen hainbat jarduera antolatzen du Udal Kontseiluak; Kultur arteko jaia eta Saharako elkartasun karabana, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!