Palestinaren aldeko argazki herritarra atera dute Berrizen

Anboto 2024ko urt. 20a, 21:05
Dozenaka herritar batu dira Olakueta plazan.

Berrizko Giza Eskubideen Taldeak egin du deialdia eta dozenaka herritar hurbildu dira Palestinaren aldeko argazkia ateratzera.

'Geldi dezagun genozidioa Palestinan' lelopean mobilizazio egun batera deitu dute gaur. Berrizen Olakueta plazan egin dute ekitaldia, 13:00ean, Berrizko Giza Eskubideen Taldeak deituta. Palestinaren aldeko argazki herritarra atera dute. Bilbon, Iruñean, Gasteizen, Eibarren eta Tuteran ere deitu dute mobilizatzera.

Urte amaieran ere Palestinaren aldeko ekitaldi bat egin zuten Berrizko gizarte zibileko hainbat erakunde eta elkartek. Egun hartan manifestu bat irakurri zuten erasoak bertan behera uzteko eskatzeko. Euskal Herriko zenbait herritan hainbat ekitaldi egin zen. Otxandion herri argazkia egin zuten, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!