[EGUNERATUA] Bost zauritu, euretako bat larri, gaur goizean A-8an gertatu den auto istripuan

Anboto 2023ko abu. 30a, 10:07

Auto bat errepidetik irten da A8an, Berriz parean.

Gaur 09:20 inguruan, auto bat errepidetik irten da A-8an, Berriz parean, eta istripua izan du. Bost pertsona zihoazen autoan eta bostak zaurituta daude, euretako bat larri. Hiru zauritu Gurutzetako ospitalera eraman dituzte eta bi Galdakaoko ospitalera, Ertzaintzako iturrien esanetan. 

Istripuaren ondorioz errei bat itxita egon da Bilborako noranzkoan eta auto pilaketak eragin ditu. Dagoeneko errei guztiak irekita daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!