Berrizko Udalak azken urteetako egituraketa mantenduko du

Anboto 2023ko uzt. 13a, 11:07

Atzoko ez ohiko bilkuraren ostean, Orlan Isoird Berrizko alkateak azken urteetan jaso duen ordainsaria jasoko du: 52.022,48 euroko ordainsari gordina hamalau pagatan; Isoird izango da alderdi jeltzalearen bozeramailea; EH Bildurena Josu Albizuri izago da, eta PSErena Carmen Marco. 

Aurreko legegintzaldian bezala, Berrizko Udalak hiru antolaketa arloren arabera egituratuko dute: Antolakuntza, Hiritagoa eta Lurraldea batzordeak. Orlan Isoird alkatea Urkiola Landa Garapeneko, EUDELeko eta Mankomunitateko ordezkaria ere izango da; Haurreskola Patzuergoko eta Learreta Markina ikastetxekoa Begoña Madariaga izango da, eta Euskal Fondoarena Carmen Marco. 

Bestalde, ohiko osoko bilkurak bi hilean behin egitea adostu da, hileko hirugarren eguaztenean, 19:00etan. 

Eredu "autoritarioa eta baztertzailea"

EH Bilduk, ostera, ordezkaririk ez edukitzea salatu du. "Hau al da talde politikoen arteko lankidetza sustatzea? Hau al da herriaren hitza kontuan hartzea? Ez, hau Berrizko EAJren eredu autoritario eta baztertzailea da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!