Udal eta foru hauteskundeak

Tokiko Energiaren Subiranotasun Plan bat martxan jartzea proposatu du Sabina Méndezek

Anboto 2023ko mai. 24a, 11:19

Elkarrekin Podemos - Ezker Anitza/IU - Alianza Verde koalizioko Sabina Mendez Berrizko hautagaiak Tokiko Energiaren Subiranotasun Plan bat martxan jartzea proposatu du. "Erronka garrantzitsuak datoz epe laburrean eta udaletik prest egon behar dugu erronka horiei ausardiaz aurre egiteko", azaldu du ohar baten bidez. 

Energia aholkularitzarako udal bulego bat sortzea proposatu du, baita ere. "Besteak beste, energia-pobrezia detektatzeko eta murrizteko balioko luke, bai eta eraikin partikularretan energia hobetzeko proiektuei aholkuak eta dirulaguntzak emateko ere".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!