Etxebizitza publikoen gabezia ere kritikatu du alkategai moreak. Bestalde, Forjas de Berriz enpresaren lursailetan zer egin erabakitzeko parte hartze prozesu bat abiatzea proposatu du. "Ondo pentsatu behar da nola atera diezaiokegun probetxurik handiena. Gainera, ez dira epe laburrerako proiektuak; aitzitik, udalerriko paisaiaren parte izango da modu jasangarrian, eta Berrizko biztanleok horren inguruan erabakitzeko eskubidea dugu", azaldu du.