EH Bilduk bi hitzaldi antolatu ditu Berrizen

Anboto 2023ko otsailaren 14a

Energia berriztagarriei buruzko gaiak lantzeko, eta "energia estrategia batean" sakontzeko, bi solasaldi antolatu ditu EH Bilduk Berrizen. 

Lehenengo berbaldia Mikel Otero legebiltzarkideak eskainiko du, otsailaren 21etan; martxoaren 7an, Oihan Mendo Garesko (Nafarroa) alkateak, Aritz Otxandiano Otxandioko energia komunitateko kideak eta Azpeitiako Ekindar energia kooperatiboko kide batek eskainiko du solasaldia. Bi solasaldiak 19:00etan hasiko dira, eta Berrizko kultur etxean izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!