Ibilbidea zirkularra izango da, eta Felipe Urtiaga plazatik irtengo dira, 09:00etan. Partaideek 615 metroko desnibela topatuko dute, eta hiru bat orduko itzulia izatea aurreikusten dute. Izena emateko, 639 400 786 telefonoa ipini dute antolatzaileek. Horrez gainera, "oinetako egokiak" eramateko deia egin dute, bidea lokaztuta egon daitekeelakoan.
Durangaldeko Berbalagunek hainbat ekitaldi antolatu zuen maiatzean ere. Horrela, maiatzaren 20an Victor Arrizabalagak arte garaikideko espazio bihurtu duen Angurreta Harrobira irteera egin zuten. Harria, eskultura eta basoa uztartzen dituen parajeetatik egin zuten bisita gidatua berbalagunek.