Haurrentzako parkeen "egoera tamalgarria" salatu du Berrizko Elkarrekin Podemosek

Anboto 2022ko mai. 23a, 11:00

Elkarrekin Podemosek bi eskaera aurkeztu dizkio Berrizko udal gobernu taldeari haurrentzako parkeak berregokitzeko neurriak har ditzan. 

"Beste garai batzuetan, adibidez, hiriguneko Felipe Urtiaga plazako parkera herritar asko etortzen ziren, eta gaur egun, hutsik dago beti, haurrentzat arriskutsua delako" adierazi du David Jimeno zinegotziak. "Gurasoak seme-alabekin joaten dira gune horietara, umeak eskolatik ateratzen direnean, baita asteburuetan eta oporraldietan ere aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten", azaldu du. 

Eskaerak 2020an eta 2021ean egin zituzten, eta "jaramonik ez" dietela egin salatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!