Udaletik jakitera eman dutenez, ekimen honen helburu nagusiak euskararekiko jarrera baikorrak bultzatzea eta euskaraz bizitzeko grina sustatzea dira. Ingurune euskaldun batean, lagun artean, euskaraz aritzea eta aisialdi baliabideak erabiliz, ahozko adierazpena, modu sortzaile batean garatzea.
Ekimenari hasiera martxoaren 12an emango diote herri kirolekin. Martxoaren 26an sormen tailerra egingo dute eta apirilaren 9an sukaldaritza tailerra. Apirilaren 30ean, berriz, herri ginkana egingo dute eta maiatzaren 14an txangoa. 'Zapatuetan Berriz' ekimenari maiatzaren 28an emango diote itxiera festa batekin.
Horrez gain, udaletik jakitera eman dute ekintzak 17:00etatik 19:00etara izango dira eskolako patio estalian.