Bertso saio musikatua Berrizen, euskara hamabostaldiaren baitan

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 24a, 09:22

Haurren aurrean helduok heldu kanpainaren baita euskara hamabostaldia antolatu dute Berrizen. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Esaterako, domekan, azaroak 28, bertso saio musikatua egongo da Berrizko Kultur Etxean, 12:30ean. Bertan Miren Amuriza, Iruri Altzerreka, Oihana Bartra eta Alaia Martin ariko dira kantuan Berrizko bertso eskolako kideekin batera.

 

Bestalde, abenduaren 2an Dorotea ipuin ilustratuaren aurkezpena egingo du Amaia Egidazuk eta abenduaren 3an Tarzan tratamenduan ikuskizuna eskainiko du Mar Mar antzerki taldeak.

Abenduaren 14an, Euskararen kriseilua ekimean parte hartu duten familiekin amaiera festa egingo dute eta ekimenari amaiera emateko Xabier Amurizaren Uharte bat Venusen eta Etxepare, jalgi hadi batura liburuen aurkezpena egongo da, 18:30ean Kultur Etxean.

Horrez gain, data hauen bueltan, beste ekimen batzuekin, Berrizko kaleak euskaraz jantziko direla jakitera eman dute. Tartean, Gertukoa merkataritza kanpainarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!