Berrizko langile bat ospitaleratu dute, taladro batekin zauritu eta gero

Anboto 2021ko ira. 17a, 10:54

Behargina galdakaoko ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek behargin bat artatu dute Eituako lantegi batean. Langile batek istripua izan du goizeko 8:30etan, taladro baten barautsagaz min hartuta. Suhiltzaileak bertaratu dira lantegira eta barautsa kendu dute langilearen soinetik. Behargina Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!