Karmen Amezua Urzelai berriztarrak zinegotzi kargua utziko du

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 16a, 14:05
Ezkerretik hasita, Josu Albizuri, Karmen Amezua, Eneritz Gorritxategi eta Xabat Olariaga.

Eneritz Gorritxategi Larizek, aurreko legegintzaldian zinegotzi izan zenak, hartuko du Amezuaren lekukoa. 

Berrizko EH Bilduk jakitera eman duenez, aldaketa izango da Berriko EH Bilduko udal taldean. Instituzioetan 10 urteko ibilbidea egin ostean, Karmen Amezua Urzelaik zinegotzi kargua uztea erabaki du. "Karmen bizitza laboraletik erretiratu berri da eta honekin bat eginez bere jardun instituzionala ere horretan uztea erabaki du. Argi dauka baina instituzioetatik kanpo ere bere militatziak tinko jarraituko duela, bizitza osoan egin duen legez", azaldu dute Berrizko EH Bilduko kideek prentsa ohar bidez. 

Amezuaren zinegotzi lekua Eneritz Gorritxategik hartuko du. Gorritxategi aurreko legegintzaldian zinegotzia izan zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!