Txirrindulari bat zauritu da Berrizen, autobus baten kontra talka eginda

Anboto 2021ko ira. 15a, 14:14

Txirrindularia Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eguerdi honetan istripua egon da Berrizen, Eituako gasolindegiaren inguruan. Txirrindulari batek geldi zegoen autobus baten kontra egin du talka, N-634 errepidean, Durangorako norabidean. Zauritutako txirrindularia Gurutzetako ospitalera helikopteroz. Momentu honetan ez dago trafiko ilararik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!