Turismo bulego digital bat sortzeko eskaria egin du Berrizko Podemos Ahal Duguk

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 20a, 11:44

Eskeria mozio bidez aurkeztu dute Berrizko Podemos Ahal Duguko kideak. 

Berrizko Podemos Ahal Duguk mozio bat aurkeztu du Berrizko Udalean. Herrian turismo bulego digital bat sortzeko eskaria egin dute alderdi morekoek. "Gure ustez apostu berritzailea da, jarduera sozioekonomikoa bultzatu eta herriko historia eta Berrizko txokoak ezagutzera emateko", azaldu du David Jimeno Berrizko Podemos Ahal Dugu alderdiko zinegotziak. 

Gainera, horrek herriko mapa bat sortu eta bertan interes gune garrantzitsuenak jar daitezkeela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!