Berrizko euskalkia, ohiturak eta antzinako bizimodua jaso dituzte ahotsak webgunean

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 8a, 09:33

Berrizko Udalak eta herriko Badihardugu Euskara Elkarteak sinaturiko hitzarmen bati eskerrak, Berrizko euskalkia, hango ohiturak eta antzinako bizimodua jaso dituzte www.ahotsak.eus webgunean.

Webguneko 'Antxinako Berriz. Bizimodua eta ohiturak' atalean, 2006 eta 2007. urteetan berriztarrei egindako hainbat elkarrizketa jasotzen dira. Udalean jasota zeuden grabazioak prestatu, sailkatu eta web orrian ipini ditu Badihardugu Euskara Elkarteak. Gainera, hiztun baikoitzari egindako elkarrizketak aztertu eta gero, zatirik interesgarrienak gaika sareratu dituzte. Guztira, 25 grabazio berreskuratu eta katalogatu dituzte.

Proiektuaren asmoa Berrizko euskara eta bertako ohiturak eta tradizioak bildu eta zabaltzea da, besteak beste.

Berriz 1936 Gogoratzen
Horrez gainera, www.ahotsak.eus/ berriz atalean, Berriz 1936 Gogoratzen Elkarteak utzitako hainbat material ere jaso dutela ohartarazi dute Berrizko Udaletik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!