MEGA taldeak 28 langile kaleratu gura dituela salatu du ELAk

Anboto 2020ko ira. 28a, 17:08
(Artxiboko argazkia. 2016)

Berrizko enpresak aurkeztu duen EEE (Enplegu-erregulazioko espedientea) txostenean 28 kaleratze agertzen direla salatu du ELAk. Sindikatuak kaleratze horien aurka dagoela adierazi du ohar baten bidez, eta enpresa bideragarria dela azpimarratu du. 

"Azken urteetako kudeaketa zinez kaskarra izan da, eta ELAk aspaldidanik ohartarazi du kudeaketa horrek ondorio larriak eragin zitzakeela". Enpresaren kudeaketa ereduan dago arazoa ELAren ustetan, eta beharrezkotzat jotzen du "enpresaren eta langileen etorkizuna bermatuko duen" industria plan bat. 

Ohar berean, "antolatzeko eta borrokatzeko" deia egin die sindikatuak langileei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!