Zauritu bat Galdakaoko Ospitalera eraman dute A-8an istripua izan eta gero, Berrizen

Anboto 2020ko uzt. 28a, 18:01

Auto bat errepidetik irten da, Irungo noranzkoan.

17:00etan auto bat errepidetik irten eta irauli egin da A-8an, Berrizen, Irungo norazkoan. Suhiltzaileek pertsona bat autotik atera behar izan dute eta zaurituta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.  Istripuaren ondorioz errei bat itxi egin dute eta auto ilarak sortu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!