Berrizko Institutuko agenda diseinatzeko lehiaketa Ainhoa Colinok irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 29a, 10:06

Datorren ikasturtean DBHko ikasleek erabiliko duten agendaren diseinu lehiaketa Ainhoa Colinok irabazi du. Colinok Institutuko euskara batzordearen motxila eta herriko establezimenduetan gastatzeko bono bat irabazi ditu.

Bestalde, bi bigarren sari egon dira eta Kira Castillo eta Nahikeri Yachunentzat izan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!