Berrizko Udalak bertan behera utzi ditu San Pedro eta Santa Isabel Jaiak eta uztaileko udalekuak

Anboto 2020ko eka. 3a, 20:00

Jaietan ekimen sinbolikoren bat antolatzeko aukera aztertzen ari da udala.

Jaiak antolatu ez arren, udara begira ekimenak antolatzeko ahalegina egingo du Berrizko Udalak, "beti ere osasun eta segurtasun neurriak kontutan hartuz". Ildo horretatik, jaietan ekitaldi sinbolikoren bat antolatuko dutela aurreratu dute. 

Udalekuak

"Osasun publikoa zaintzeko dugun erantzukizunari lehentasuna eman diogu". Horrela arrazoitu du Berrizko Udalak udalekuak bertan behera utzi izana.  Tartean, EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak emandako gomendioak eta Aldundien, inguruko hainbat Udalerriren eta Aisialdi Elkarteen antzeko erabakiak ere ildo beretik joan direla gogoratu dute

"Urtero euskara sustatzeko antolatzen diren udalekuak bertan behera uztea oso erabaki zaila izan da, jakin badakigulako familia batzuentzako udalekuena kontziliazio-neurri bat ere badela baina oraindik bizi dugun osasun krisia hor dago, COVID-19a elkarri kutsatzeko arriskuarekin", azaldu du udalak prentsa oharrean. Bestalde, udalekuetan izena eman dutenei ekainean zehar itzuliko diete ordaindutakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!