Lehenengo tailerra urtarrilaren 11n egin zuten eta beste hiru antolatu dituzte. Hurrengoak otsailaren 8an, martxoaren 7an eta apirilaren 4an egingo dituzte. Izena eman gura dutenek euskara@berriz.eus helbidea idatzita egin dezakete.
Horrez gain, irakurzale kluba erritmo lasaian tailerra ere antolatu dute. Tailer honen helburuak euskarazko liburuak irakurriz gozatzea eta taldekideen artean iritziak elkarbanatzea dira. Tailer honetako kideak bi asterik behin, eguaztenetan, batzen dira, 18:00etatik 19:00etara.