"Seme-alabei beti esaten diet euskaraz berba egiteko, euren ama hizkuntza euskara izatea gura dudalako"

Igor Galarza 2019ko abe. 2a, 11:54

Euskararen Kriseilua martxan da Berrizen, eta ekimenean parte hartu duenetako bat da Isbene Sanchez. Bera euskaldun berria da. 

"Urte asko daramatzat euskara ikasten, eta buru-belarri nabil. Seme-alabei beti esaten diet euskaraz berba egiteko, euren ama hizkuntza euskara izatea gura dudalako. Senarrak eta biok euskaraz egiten dugu haurrekin, baina arazo nagusia da senarragaz gaztelaniaz berba egiten dudala beti. Eta horixe izan da nire helburu nagusia. Zaila da dinamika aurrera eramatea, ohitura asko aldatzen direlako, telebistagaz batez ere".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!