"Euskararen Kriseilua bertan egonda, gurasook erdaraz berba eginez gero laster batean abisatzen digute haurrek"

Igor Galarza 2019ko abe. 2a, 11:43

Euskararen Kriseilua martxan da Berrizen, eta ekimenean parte hartu duenetako bat da Iraia Urrejola. Bera euskaldun zaharra da.

"Etxean beti jaso izan dut euskara, eta umeon artean euskaraz aritzen ginen. Etxeko txikiek marrazki bizidunak gaztelaniaz ikusten dituzte, adibidez. Euskararen Kriseiluak hori aldatzea izan du helburu gure etxean. Zaila izan da, ez diedalako umeei inposatu gura zein hizkuntzatan berba egin behar duten. Orain kriseilua bertan egonda, gurasook erdaraz eginez gero laster batean abisatzen digute haurrek. Bejondeiela!"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!