Azaro hasieran ekin zioten ekimenari, eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako eta bigarren mailako ikasleek eta euren familiek parte hartu dute. Ekimenak abenduaren 3ra arte iraungo du, Euskararen Nazioarteko Egunera arte. Abenduaren 4an amaiera ekitaldi bat egingo dute, ekimenak iraun duen bitartean familiek hartutako konpromisoekin.