Gaur gauean emitituko dute Berrizen grabaturiko 'Herri txiki, infernu handi' saioa

Anboto 2019ko ira. 29a, 18:10

Gaur, irailak 29, ETB1n emitituko dute saioa, 22:00ak aldera. 

Telebista saio ezaguneko lan-taldea iraila hasieran egon zen Berrizen bertako istorio bitxiak bilatzen eta berriztarrak elkarrizketatzen. Mari Angeles Elorriaga, Rafa Biritxinaga, Lazaro Milikua, Mari Tere Alberdi, Rodolfo Urzelai, Hilario Alkorta, Daniellis Moya eta Bittori Gorritxategi berriztarrak elkarrizketatu zituzten Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!