Berrizen desagertutako gizona hilik aurkitu dute

Jone Guenetxea 2019ko abu. 5a, 10:01

Gaur goizean bilaketari ekin dion talde batek aurkitu du 82 urteko gizona futbol zelaitik 200 metro ingurura dagoen basoan. 

Atzo arratsaldean ekin zioten Alfonso Carlos Mauleon Fernandez 82 urteko gizonaren bilaketari. Gaur goizeko 8:00etarako deialdia eginda zegoen. Boluntarioek Gurutze Gorriagaz, DYAgaz eta Elorrioko salbamenduko txakurren laguntzagaz herrigune inguruan abiatu dute bilaketa. Berehala, 8:30 inguruan hilda aurkitu dute Mauleon, futbol zelai inguruan dagoen basoan. Orlan Isoird Berrizko alkatea ere bilaketan egon da. 

Atzotik bila

Desagertuta dagoen pertsona atzo goizean etxetik irten zen, eta bueltan ez zela etorri konturatu zenean, senitarteko batek abisua eman zuen. 

18:00etan abiatu zuten desagertutako gizona bilatzeko operazioa. DYA, Gurutze Gorria, Ertzaintza, suhiltzaileak eta ehun boluntario inguru futbol zelaian batu ziren bilaketari ekiteko. Helikopteroa ere bertan ibili zen. Herrigunean eta inguruko basoetan zentratu zuten bilaketa. Gauean, Ertzaintzako 10 pertsona inguru ibili dira inguru horretan.

Goizean, 80 boluntario inguru 8 taldetan banatuta inguru horretan hasi dira Mauleonen bila. 8:30 inguruan aurkitu dute desagertuta zegoen gizona. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!