Berrizko Institutuko agenda diseinatzeko lehiaketa Dalila de Oses Diezek irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 24a, 10:10

Datorren ikasturtean DBHko ikasleek erabiliko duten agendaren diseinu lehiaketa Dalila de Oses Diazek irabazi du. 

Dalila de Oses Diazek institutuko agendaren aurreko eta atzeko orriak diseinatzeko lehiaketa irabazi du. Berriztar gazteak herriko denda edo jatetxeetan gastatzeko 100 euroko bonoa irabazi du.

Bigarren saria, Nahikeri Yachun Alvarezek irabazi du, 75 euroko bonoa; eta hirrugarren saria, berriz, Eneko Garitagoitia eta Yeron Dominguezi eman diote. Bono horiekin, bide batez, Berrizko merkataritza bultzatzeko helburua dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!