Auto bat irauli da Miotako bidean eta pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman dute

Anboto 2019ko eka. 16a, 21:35

Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute gizonezkoa autotik ateratzeko.

Gaur, 20:30 inguruan, Seat Cordoba markako auto bat irauli da Bi-3321 errepidean, Berriztik Elorriorako norabidean. Gizonezko bat zihoan bertan eta auto barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta atera dute. Istripuak eragindako kolpeen ondorioz Gurutzetako ospitalera eraman dute, Ertzaintzako iturrien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!