20 urte Berrizko neskak liga txapeldun geratu zirenetik

Joseba Derteano 2019ko api. 28a, 12:00

Berrizek gaur egun ez du emakumeen futbol talderik nagusietan, baina sasoi batean izan zuen eta talde hark hainbat lorpen eskuratu zituen. Esaterako, orain 20 urte, 1998/1999 denboraldian, ligako txapeldun geratu zen. Ligako azken partidura arte itxaron behar izan zuen erregional mailako liga irabazteko.

Talde gaztea zen, 1994/1995 denboraldian sortua. Beraz, bost urte bakarrik zeramatzan Bizkaiko ligan. Txapeldun geratu ostean, Berrizburun ohorezko pasilloa egin zieten gizonen partidu batean.

Gainera, urte esanguratsu batean lortu zuten igoera: Berriz Kirol Klubak zilarrezko ezteiak –25 urte– ospatzen zituen denboraldian. Klubak hainbat ekitaldi prestatu zituen urtean zehar urteurrena ospatzeko: Klubeko jokalari ohien futbol partidu bi eta Athletic eta Eibar taldeen arteko norgehiagoka, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!