Estampaciones Bizkaiako langileek mobilizazioa egin dute Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren alde

Karolina Suarez 2019ko mar. 28a, 20:00

Gestampeko langileak

Metalgintzako hitzarmen duin baten aldeko konpromisoa erakutsi dute Estampaciones Bizkaiako langileek mobilizazioan. Aldarrikatu dutenez, "sektoreko langile eta sindikatu guztien borrokak soilik bideratu dezake" Bizkaiko metalgintzako hitzarmena.

Sektoreko hitzarmenaren eguneratzea eskatzen dute beharginek: sektoreko enpresek, Estampaciones Bizkaia bezala, lan-baldintzak hobetu ahal izateko. Metalgintzako herrialdeko hitzarmen baten faltak "langileen prekarietatearen handiagotzea" eragin dezakeela diote. Mobilizazioan “beharrizan eta eskubide” moduan errebindikatu dute hitzarmena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!