David Jimeno izango da Berrizen Podemoseko alkategaia

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 20a, 10:04

Lehen aldiz aurkeztuko da udal hauteskundeetara Berrizen Podemos.

David Jimenok 40 urte ditu eta zerbitzuen sektorean jarduten du."Ilusioa dugu herritarrei politika egiteko beste modu eskaintzeaz", esan du Jimenok. Alderdiak jakitera eman duenez Jimeno ekintzailea da eta berarekin taldean lanean ariko diren kideak mugimendu sozialetatik datozela adierazi dute, baita kirol eta kultura eremutik ere. Bestalde, beraiena herriko arazoak ezagutzen dituen talde anitz bat dela aitortu dute.

Alderdiko ardatz nagusiari dagokionez, politika sozial baten bitartez herritarren parte hartzea bultzatzea eta herritarrak bizitzaren erdian jartzea dela esan dute Berrizen Podemoseko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!