Hiltegixe Gaztetxea, herriko gazte feministen topaleku

Markel Onaindia 2019ko mar. 13a, 17:00

Iazko martxoaren 8 historikoaren ostean, joan zen barikuan ere indar erakustaldi itzela egin zuen feminismoak, parekidetasunaren aldeko milaka lagun kalera irtenda. Azken urteetan eraldaketa sozial handia izan da arlo horretan, atxikimendu anitza eta eragin handikoa lortuta.

Urteetan atzera eginez gero, martxoaren 8a ez zen hain berezia, eta mugimendu feministak ere ez zeukan hainbesteko indarrik. Horregatik, akaso, aparteko balioa daukate orduan jaiotako proiektuek. Berrizko Hiltegixe gaztetxean, esaterako, zenbait gaztek talde feminista sortu zuten 2002an, eta herriko emakumeek bizi zuten egoeraren berri eman zuten kaleetan. Gainera, lagun artean erabiltzen ziren berbekin hiztegi sexista bat osatzeko ideia ere aurkeztu zuten ANBOTOgaz eginiko elkarrizketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!