Josu Albizuri izango da Berrizko EH Bilduren alkategaia, udal hauteskundeetan

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 6a, 15:08

2011-2015 legegintzaldian EH Bilduko zinegotzia izan zen Berrizko udaletxean.

Josu Albizuri berriztarra izango da EH Bilduren alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan. Albizurik 35 urte ditu eta lanbide heziketako irakaslea da. 2011-2015 legegintzaldian EH Bilduko zinegotzia izan zen.

EH Bilduk ohar bidez jakitera eman duenez, EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesua hilabete honetan egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!