Real Madrileko jokalari ohia Berrizen entrenatzen

Joseba Derteano 2018ko aza. 18a, 20:00

Aurten 45 urte bete dira Berriz kirol elkartea eta beragaz Berriz futbol kluba sortu zutenetik. Filiberto Azkarate durangarra izan zen lehenengo talde hartako entrenatzailea.

Azkarate ez zen edonor. 1945ean, 21 urte zituela, Real Madrilek fitxatu zuen eta lau denboralditan Kopa  bi (orduan Copa del Generalísimo deitua) irabazi zituen. Jokatzeari utzi zionean entrenatzaile hasi zen. Durangoko Kulturala eta Lemoa zuzendu ostean Berrizen gidaritza hartu zuen, 1973an.

Aurreneko partidu biak galdu egin zituen Berrizek eta hirugarrenean lortu zuen lehenengo garaipena: 7-1, Beletxeren aurka. Klubaren lehenengo gola —historiarako— Jesus Gorroñok sartu zuen, Felipe Barceló Galdakanok klubaren 25. urteurrenaren harira idatzitako Berriz kirol elkartea, mende laurdeneko bidea liburuan jasotzen denez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!