Berriztarren %57,25a euskalduna dela jakitera eman du udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 15a, 13:10

Berrizko Udaleko zinegotziek herritarrei Euskaraldiagaz bat egiteko deia egin diete.

Atzoko osoko bilkuran Bego Madariaga EAJko zinegotziak jakitera eman zuenez, Berrizen 3.31 puntu igo da euskararen ezagutza eta, une honetan, berritzarren %57,25a da euskalduna, EUSTATen arabera.  Horregaitik hain zuzen, testuinguru berriak sortzeko beharra ikusten dutenez, Euskaraldiagaz bat egiteko deia egin zieten udaleko zinegotziek berriztarrei. "Berriztar guztiak animatu nahi ditugu, bakoitzaren euskara-gaitasuna aintzat hartuta, Euskaraldian parte hartzera", adierazi zuten aho bate onartutako adierazpenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!