Asteburuetarako ikasketa gela bat atondu dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 17a, 12:12

Ikasleek asteburuetan ikasteko gela bat edukitzea da zerbitzu berri honen helburua.

Liburutegiko ordutegia osatu asmoz, ikasketa gela berri bat zabaldu dute Berrizen. Zerbitzu berri honen helburua ikasleek asteburuetan ere ikasteko gela bat izatea da. Zengotitabengoa 8an, anbulategi zaharrean, dagoen gela 17urtetik gorako ikasleentzat izango da. 

Gela berri honen ordutegia ondorengo izango da: zapatu eta domeketan 16,30etik 21,00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!