Berrizko eskolan aterpea jartzeko lanak hile honetan amaituko dituzte

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 10a, 08:00

Joan zen asteko argazkia

Eskolako irisgarritasuna hobetu eta jolasgunean aterpe bat jartzeko asmoz, lanak egiten dabiltza Berrizko eskolan.

Lanak uztailean hasi eta hile honetan amaitzea aurreikusten zuten, eta 544.851 euroko aurrekontua izan zuten. Euria egiten duenean, eskolako umeek aterpean aisialdi-gunea izatea da estalpearen helburua.
Bestalde, aterpea egin arte kiroldegia erabiltzeko baimena dutela jakitera eman du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!