Urtain boxeolariaren erakustaldiak Berrizen

Markel Onaindia 2018ko ira. 29a, 10:00

Jose Manuel Ibar Urtain Aizarnazabalgo boxeolaria ezaguna egin zen munduan, Europako txapeldun izan baitzen birritan, 70eko hamarkadaren hasieran. Boxeoan arrakasta lortu zuen gizon hori Berrizen ere egon zen borrokaldiak egiten.

Izan ere, aizkolaria eta harrijasotzailea ere bazen Urtain, eta Berrizko herri kirol erakustaldietan parte hartu zuen aurretik. Eduardo Urzelai Astegiak sustatzen zituen jaialdi haiek, eta berak gonbidatuta etorri zen gero boxeo-borrokaldietara.

Kirol eta kultur arloko ekintza ugari antolatu zituen Urzelaik –elefantearen dema sonatua ere bai–. Gerora, EAJko diputatu ere izan zen. Martin Olazarrek bere omenez landu eta Gaztedi elkarteak kaleratutako liburukoa da argazkia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!