Euskaraldian parte hartzeko izena ematen dabiltza Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 2a, 11:50

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen egitasmoa, martxan da.

Dagoeneko izen-ematea hasita dago eta berriztarrak Ahobizi eta Belarriprest izateko konpromisoa sinatzen hasita daude. Izena eman gura dutenek www.euskaraldia.eus webgunean, edo kiroldegian, kultur etxean zein udaletxean dauden postontzietan eskuorriak sartuta egin ahal izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!